Olabeaga Bizirik auzo plataformak Bilboko Udaleko Segurtasun Sailari seguruak ez diren guneen mapa egin dezan eskatu dio, duela gutxi ezezagun bat auzoan emakume bat bortxatzen saiatu ostean.
Plataformak aditzera eman duenez, idatzia departamentuko buruari, Eduardo Maizi, bidali diote. Bertan, joan den apirilaren 18an auzoko bizilagun bat bortxatzen saiatu zirela jakin zutenetik, auzoan sumatzen den lasaitasun eza eta kezka helarazi nahi izan diote. «Gertaera hauen aurrean, hiriko beste gune batzuetan egin den moduan, auzoko gune ez seguru eta arriskutsuen mapa egin dadin eskatzen dugu», azaldu dute.
Hala, auzotarrek ohartarazi dutenez, kontuan izan behar da, besteak beste, auzoan badirela oinezko gutxi ibili ohi diren guneak, irteerarik gabeko bideak, argi gutxi duten zonaldeak eta «aipatutako gertaera horren modukoak ahalbidetu ditzaketen txokoak».
Gune horiek identifikatzea eta mapa batean kokatzea da, auzo plataformaren ustez, lehen pausoa; «ondoren beharrezkoak diren neurriak» hartzea eskatzen dute ordea, «gune horiek seguruagoak izan daitezen».
Bizilagunak eskaera hau egitera bultzatu dituen bortxaketa saiakera Ventosa bidean gertatu zen. 18 urteko neska bortxatzea bertatik igaro zen gidari batek eragotzi zuen. Erasotzailea, 20 urteko gaztea, berriz, bi ordu geroago atxilotu zuten. Gertaera hori salatzeko elkarretaratze bat deitu zuten auzoan, «Emakumeon aurkako erasorik ez!» lelopean.
Azken gertaera honek bultzatu baditu ere, auzokideek horrelako eraso bat gertatzen den lehendabiziko aldia ez dela nabarmendu nahi izan dute Udalera helarazi duten gutunean.(gara)
emakumeon aurkako erasorik ez!
EMAKUMEON AURKAKO ERASORIK EZ!! (kontzentrazioa)
gure euskubideak ez dago salgai! autodefentsa!
Articulo de opinión ante el 8 de Marzo
No hay comentarios:
Publicar un comentario