martes, 25 de noviembre de 2008

Gure eskubideak ez daude salgai! Emakumeok autodefentsa!




azaroak 25, emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako eguna, instituzio eta alderdi guztietako gorbatadunek eskuak garbitzeko baliatzen duten eguna da. Baina egunerokoan haiek bultzatzen dituzten politikek zapaltzen gaituzte. Beraz, ez dezatela antzerkirik egin, zapalkuntza patriarkala mantenduz emakumeak hiltzen dituzue!

Euskal Estatu Sozialista eta feminista helburu dugu, independentzia eta sozialismoa ardatz izango dituena, eta horretarako estrukturalki jendarte egitura irauliko duen eraldaketa gauzatzea ezinbestekoa da, jakin baitakigu emakumeonganako indarkeria ezabatzeko egungo sistema patriarkal-kapitalista deuseztu behar dugula.

Horregatik, azaroaren 25ean ere gazteoi egoera ez onartzea, erantzutea eta gure eskubideak eskutan hartzea dagokigu. Ezinbestekoa da mespretxatzen, bortxatzen eta heriotzara kondenatzen gaituzten horiei kaña ematea, baita egoera ahalbidetzen dutenak salatzea ere.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean autodefentsa! GAZTERIA KALERA!

Etorkizuna Independentzia!

No hay comentarios: