miércoles, 19 de noviembre de 2008

santi eta josu omenaldia


Horrela mintzatu da astelenean Tasio Erkizia Santi Brouard eta Josu Muguruza GALek eraildako bi buruzagi abertzalei aurtengo omenaldiaren berri ematean. Ostegunerako manifestazioa deitu dute, 19:30etan Santiren kontsultatik abiatuta (Errekalde zumarkalea 12). Goizean lore eskaintza bana egingo dute Errekalden, 11etan eta Ametzolan, 12etan.
Ezker abertzaleko ordezkaritza zabal batek gaur goizean aurkeztu du ostegunerako GALek eraildako Santi Brouard eta Josu Muguruza buruzagi independentistei omentzeko aurtengo ekitaldiak.
Ostegun goizean, azaroaren 20an, lore eskaintza bana egingo dute Errekalden (11:00etan) eta Ametzolan (12:00etan). Arratsaldean manifestazio bat egingo dute GALen sorreran erantzukizun politikoak izan zituen PSOE alderdiak Bilbon okupatzen duen egoitzatik. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da eta ostean ekitaldi politikoa egingo dute Areatzan.
Gaurko agerraldian argi utzi nahi izan dute bai Santi Brouardek bai Josu Muguruzak bi erreferente politiko izaten darraitela, "herri honentzat irtenbide demokratikoa lortzeko erakutsi behar dugun irmotasuna eta determinazioaren eredu direlako", Tasio Erkiziaren esanetan.

No hay comentarios: