lunes, 2 de abril de 2012

aberri eguna 2012



1512an Nafarroako Erresuma konkistatu zuen Gaztelak eta aurten 500 urte beteko dira “era bortitzean Nafarroa hondatu zutenetik”. 1937ko Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ere izango da eta “herriaren historian eta kolektiboan garrantzi eta eragin handia duten gertakizunen urteurren borobilak” izatean, Aberri Egunean horiek gogora ekartzea erabaki du Independentistak Sareak “iraganak ondo erakutsi baitigu zein kaltegarria den menpekotasuna”.

Apirilaren 8an, egun osoko egitaraua antolatu dute Iruñan burutuko den Aberri Eguneko ekitaldi nagusirako. Eguerdiko 12:00etan Golem zinemetatik martxa bat abiatuko da independentziaren aldarriarekin eta 13:00etan bukatuko da Sarasate pasealekuan, bertan ekitaldia egingo dutelarik.

14:00etan irekiko dituzte Trinitariosen jarriko duten karparen ateak eta egun osoan zehar ekintza ezberdinak eskainiko dituzte gune horretan. 14:30etan bazkaria egongo da eta txartelak dagoeneko salgai daude info@independentistak.net helbidean. Bazkalostean Kuxkuxtu txarangarekin kantaldia antolatu dute.

16:30ean haur txokoa irekiko dute eta 17:00etan Porrotx pailazoarekin eta Patakon piratarekin kalejira eta bihurrikerien ordua izango da. 18:30ean Esne Beltzak Sound System taldearen saioaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek eta 20:00etan “Gazteok ere independentzia” egitasmoa burutuko dute. Egunari amaiera emateko, 20:30ean kontzertuak hasiko dira eta Itziarren Semeak, Hesian, Gose eta Los Zopilites Txirriaos taldeek parte hartuko dute.

Euskal Herriko hainbat txokoetatik autobusak joango dira Iruñara eta Bilbon berdin egingo dute. Horietan apuntatzeko auzoetako kultur elkarte eta Herriko tabernetan galdetzea edota ohiko lekuetara joatea besterik ez dago.

No hay comentarios: