Independentistak sareak kolore berdea hautatu du bere irudi korporatiborako, eta zortzi puntako izarra, Estatu propioa izatea lortu duten nazioen ikurra eta “askatasunaren eta independentziaren ikurra munduan”, Txutxi Ariznabarretak goizean Arriagan azaldu duenez. Datorren asteartean aurkeztuko da Bilbon San Frantziskoko auzo etxean arratsaldeko 7etan egingo den ekitaldian.
Berdea itxaropena eta ilusioaren kolorea delako aukeratu dute; zortzi puntako izarrari dagokionez, berriz, Euskal Herriaren sinbologiarekin lotu dute. Hala, euskal tradizioan hainbat tokitan izar baskoia deitu diotena ageri da eta, bestetik, ikurrinak ere bi gurutzeekin zortzi punta egiten ditu, baita Nafarroako banderak ere. Euskal kulturan zeresan handia duen eguzkilorea ere aipatu du Ariznabarretak.
Bilbon egin duten agerraldian esan duenez, Independentistak sarea otsailean abiatu zenetik hainbat urrats egin dituzte eta orain sarea sortzeko lanean ari dira, aurkezpen eztabaidak antolatuz.
Eztabaida prozesua uda osoan zabaltzeko asmoa dute batzarren bidez baina, eztabaidez gain, kalean ere independentziaren aldeko urratsak ikusi behar direla uste dute eta horretarako uda parteko jaietan mobilizazio eta ekimenak antolatuko dituzte. “Uda berde bat antolatzea planteatzen dugu, egun berde bat independentziaren alde. Denak berdez jantzita kalejiran, bazkarian edo bandera berdeak eramaten. Olatu berde bat antolatu nahi dugu”, azaldu du Txutxi Ariznabarretak.
Horrek guztiak azaroan egingo duten asanblada nazionala izango du jomuga baina, horren aurretik, urriaren 12an beste ekimen bat antolatuko dute Simon Bolibarren figuraren inguruan, 200 urte betetzen baitira Ameriketako herriek beren independentzia prozesuak hasi zituztenetik.

1 comentario:
Aupa zuek! Ikusten dut kamisetetan daramazuela izar "bitxi" bat; esan behar dizuet ikur horri "erlijio kutsua" dariola nolabait, eta nahiz eta polita badirudien, zoritxarrez "izar baskoia"ren kontakizun hori asmakizuna dela. Esplikatuko natzaizue: izarraren kontu hori Patxi Zabaletak 2005ean idatziriko liburu batean agertzen da, "Eneko Aritzaren hilobia" izeneko eleberrian:
http://www.bitarte.net/imagenes/9788460/978846096355.GIF
Geroko urteetan indar handia hartu zuen eta 2007an Amaiurren harrizko monumentu bat egin zen, ilargia eta aipatu izarra ageri zelarik:
http://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Monumento_al_Resistente_Desconocido.JPG
Egia da udal batzuetako armarrietan ageri dela delako izar hori, baina kontuan hartu behar da izar hori AMA BIRJINAri lotuta agertzen dela edo eta SAN MIGEL SANTUAri; izarrarena Apokalipsian agertzen den pasarte batetik ateratako irudia da; begira ezazue edozein herritako Santa Mariri, eta jabetuko zarete koroa inguratzen duen distira hamabi zortzi puntako izarrez hornituta dagoela; bestela, begiratu soineko eta ohialei, zortzi puntak makina bat lekutan azaltzen dira mundu guztiko eleizetan!! Baita ere Erdi Aroko Biblia ilustratuetan orrialde piloetan aurki ditzakegu izarrok:
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/b2/B_Facundus_186v.jpg
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/9/93/B_Facundus_240.jpg
http://en.wikipedia.org/wiki/Commentary_on_the_Apocalypse
Agur bero bat; Juncal
Publicar un comentario