
Ertzaintza Amurrioko herriko tabernara joan da gaur eta bertan zeuden euskal preso politikoen argazkiak kendu ditu.
Tabernariak identifikatu dituzte ertzainek, eta "terrorismoa goratze" delituagatik diligentziak irekiko dizkietela mehatxu egin die.
Bestalde, Polizia autonomikoa berriro ere Barakaldoko txosnagunera joan zen atzo 20.00ak aldera eta euskal errepresaliatuen argazkiak kendu zituen, bigarren aldiz –astelehenean ere izan ziren–. Bi lagun ere identifikatu zituzten.
Santutxun ere gauza bera egin zuten, 20.30ak aldera, txosnagunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario