miércoles, 6 de mayo de 2009
Egoera oso larria da uneotan Algeciraseko espetxean
Ia astebete da garbitasun grebari ekin ziotela eta egoera gero eta larriagoa bihurtzen ari da. Besteak beste infekzioak izateko arriskua gora doa baina espetxeak ez du egoera konpontzeko urratsik ematen.
Salagarria da espetxeak ez duela inolako asmorik erakutsi egoera honi irtenbide duin bat emateko eta honen lekuko dira pasa den asteburuan bertan zeuden bost euskal preso politiko lekualdatu izana inguruko espetxeetara. Une hauetan ondorengo euskal preso politikoak aurkitzen dira bertan:
Aurken Sola, Iruñeako Donibane auzokoa.
Inma Pacho, Bilboko alde zaharrekoa.
Inma Noble, Hernanikoa.
Jorge Gonzalez, Portugaletekoa.
Asier Larrinaga, Bilbokoa.
Xabier Abaunza, Gernikakoa.
Arkaitz Bellon, Elorriokoa.
Iñaki Cañas, Donostiako Gros auzokoa.
Arantza Garbayo, Bilboko Otxarkoaga auzokoa.
Mikel Egibar, Zizurkilgoa.
Josetxo Etxeberria, Donostiako Amara auzokoa.
Harkaitz Bellon eta Xabier Abaunza isolamenduan dituzte, galeria banatan eta biak erabat bakartuak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario