miércoles, 27 de mayo de 2009
Dena prest Galdakaon Ibilaldirako
"Gerizpetik Eguzki begire" lelopean ospatuko da igande honetan Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Ibilaldia, Galdakaon. Antolatzaileek adierazi dutenez goizeko 9.30etan hasiera emango zaio eta aurtengo edizioan sukaldaritzari egingo zaio omenaldia. Beste askoren artean, Martin Berasategi eta Aitor Elizegi izango dira omenduak.
Sei gune eta bi azpigune ezberdin izango dira eta guztientzako ekitaldiak antolatu dituztela esan dute Eguzkibegi ikastolakoek. Anje Duhalde, Biok, Sagarroi, Esne Beltza, pailazoak, Txan Magoa eta bertsolariak izango dira, besteak beste.
Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaia da. Aurtengoa 31. edizioa da 1978an Uribe Kostako ikastolek lehen festa antolatu zutenetik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario