Martxoaren 22an beteko dira 25 urte espainiar poliziek 4 Pasaian lau euskal herritar hil zituztenetik. Ekitaldi ugari burutuko dira egunotan gertaera hauen harira.
1984. urteko martxoaren 22a zen espainiar poliziek Pasaiako portura iritsi ziren lau euskal herritar bertan tirokatu eta hil zituztenetik. Espainiar gobernuak gerra zikinaren apostua egina zuen, GAL euskal herritarren aurkako hilketa eta bahiketak burutzen ari zen. Frankismoaren jarraipena baino ez zen erregimen politikoak bultzaturiko gerra zikinaren emaitza ziren gertaerok.
25 urte geroago errepresioak ez du etenik izan. Azken urteotan argi ikusi dugu espainiar estatuak errepresio molde guztiak erabili dituela Euskal Herrian duen gatazka politikoarekin amaitzeko. Gerra zikina, ZEN plana, heroinaren erabilera politikoa, gazteriaren aurka polizia operazioak, y taldeak, tortura, espetxe politikarik ankerrena, iheslarien aurkako jazarpena. Azken hilabeteei begiratzen badiegu gure herrian azken 25 urteotan gertaturikoa errepikatu dela ikus dezakegu. Tortura, gazteen aurkako operazioak, ilegalizazioak. 25 urte geroago espainiar estatuak bere gerra estrategiarekin jarraitzen du Euskal Herrian, horretarako errepresio bitarteko guztiak erabiltzeko prest dagoelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario