domingo, 8 de marzo de 2009

Joseba Alvarez eramango dute astelehenean TSJPVren aurrera bere ideia politikoak direla eta


Astelehenean goizeko 9:30etan Barroeta Aldamar kalean kokaturiko EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean egingo da PSOEk ezarritako salbuespen egoera eta ideien kontrako jazarpena eta alderdi independentisten ilegalizazioak salatzeko kontzentrazioa ezker abertzaleak deitua. Egun horretan Joseba Alvarez eta Peio Gálvez mahaikide presoek deklaratu beharko dute epaile espainarraren aurrean bere ideia politikoengatik.

Ezker abertzalearen ustez, «bere ideia politikoengatik eta Euskal Herriaren defentsan lanean aritzeagatik» eramango dute epaile espainarraren aurrera.

Ezker abertzalearen irudiko, «salbuespen egoera» bizi duela Euskal Herriak. «PSOEk ezker abertzalea deuseztatzea erabaki du, EAJren laguntza eskergarekin». Bi alderdiok errepresioa eta Espainiako Konstituzioa bakarrik eskaintzen dituzte, ezker abertzalearen arabera. Horretarako, ordea, «ezker abertzalea amaitu» behar dutela diote.

Nolanahi ere, «errepresio erokeria» horrekin ez dutela ezer lortuko ohartarazi dute. «Errepresioaren gainetik, ezker abertzaleak borrokan jarraituko du independentzia eta sozialismoa lortu arte».

Babesa emateko eta PSOEk ezarritako salbuespen egoera salatzeko kontzentrazio bat egingo dute goizeko 9:30etan.

No hay comentarios: