Mila lagunek parte hartu dute gaur arratsaldean Eliptikatik atera eta Areatzan amaitu den manifestazioan. Bukaeran, D3m plataformako Bizkaiko zerrenda buru den Itziar Lopategik Espainiako estatuak "Euskal Herrian ezarri duen salbuespen estatua demokraziaz mozorrotutako diktadura" dela salatu du. Ostegunean Nazio Batuak kaleratutako txostena gogoratzeaz gain, PSOEk salbuespen egoera ezarri duela eta ideien kontrako jazarpena aurrera eramaten duela azpimarratu du.
Olabeagako ezker abertzaleak izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia gogorarazten du.
ANIMO!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario