domingo, 11 de enero de 2009

Etorkizuna askatasunez erabakitzeko amnistia aldarrikatu dute Nagore Mujikaren ongi etorrian


Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Deustun Nagore Mujika askatu berriari egindako ongi etorrian. Etorkizuna askatasunez erabakitzeko eta 760 preso politiko baino gehiago duen herri honek amnistia behar duela aldarrikatu dute Done Petri plazara bertaratu direnek.

Oso harrera beroa eskaini diote gaur eguerdian Deustuko bizilagunek abenduaren 19an, 17 urte kanpoan egon eta gero, aske gelditutako Nagore Mujika preso politikoari. Bertako bertsolariek eta dantzariek parte hartu dute une hunkigarriak izan dituen harrera ekitaldian.Amnistiaren aldeko mugimendutik errepresioaren gainetik lanarekin jarraitzeko konpromisua berrestu dute "elkartasunez armaturik baikaude, salaketarako argudioz armaturik baikaude eta euskal preso politikoak maitasunez armatzen jarraitzeko premia baitugu".
"Salbuespen egoeran murgildu duten herriak askatasuna behar du etorkizuna erabakitzeko". Horregatik, amnistia lortu arte lanean jarraitzeko asmoa agertu dute "preso politikoak izateko arrazoiak gaindituz eta azken presoa, azken iheslaria etxean aske izan arte".
Ekitaldi ostean 300 bat lagunek osatutako manifestazio batek Deustuko kale nagusiak zeharkatu ditu. Ondoren herri bazkaria burutu dute Herriko Tabernan berrehun bat auzokidek.

No hay comentarios: