jueves, 8 de enero de 2009

Espainiak Euskal Herrian "demokraziaz mozorrotutako diktadura" ezarri duela salatu dute


Elkarrizketa politikoaren kontrako epaiketaren hasiera dela-eta, Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin du Espainiako justiziak Bilbon okupatzen duen jauregiaren aurrean eta Espainiako estatuak "Euskal Herrian ezarri duen salbuespen estatua demokraziaz mozorrotutako diktadura" dela salatu du. PSOEk ezarritako salbuespen egoera eta ideien kontrako jazarpena eta alderdi independentisten ilegalizazioak salatu du ere.

Ehunka lagun bildu dira gaur goizean lan politikoa egiteagatik Espainiako "justiziak" auzpitutako ezker abertzaleko bost kideei babesa emateko.

Arnaldo Otegi, libre dagoen bakarra, 9:30ak aldera heldu da ezker abertzaleko militantez babestuta. Preso duten Rufi Etxebarria, Olatz Dañobeitia, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena 9:41etan eraman dituzte jauregira.

Justizia jauregiaren kanpoaldean, "Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak autodeterminazioa" lelopean, ehunka lagun bildu dira. Manifestariek nabarmendu dute "PSOEk Euskal Herriari aplikatu dion salbuespen egoera demokraziaz mozorrotutako diktadura bat dela". "Batasuna aurrera" eta "demokrazia Euskal Herriarentzat" izan dira bota dituzten lelorik errepikatuenak.

No hay comentarios: