Zigor Goikoetxeak berak etxekoei telefonoz jakinarazi dienez, joan zen asteartean patioan bakarrik zegoela konorte barik topatu zuten funtzionarioek patio ordua amaitu eta ziegara bueltatzeko bere bila joan zirenean. Espetxeko enfermeriara eraman zuten eta gainetik begiratu ostean bizimodu normalean jarraitzen du Segoviako espetxean.
Minbizia eta fibromagia kontu bategatik ebakuntza egin zioten Zigorri 2007ko ekainean. 2007ko urrian atxilotu zuten eta bere egoera medikoa kontutan hartuta baldintzapeko askatasunean utzi zuten. 2008ko abuztuan, ordea, berriro atxilotu zuten San Lorenzo eguneko azokan Marisa Arruek bere kontra irainak bota zituela jarritako salaketaren ondorioz, eta harrez gero espetxean sartuta ezin izan ditu behar zituen errebisioak egin ez eta jarraipen medikoa behar bezala eraman ere.
Prozesura honetan 6 eta 10 urteko espetxe zigorra eskatu diote. Prozedura arindua denez epaiketa laster egingo diotela pentsatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario