Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Zabala auzoan gaur goizean, bere bikoteari heriotza-mehatxua egiteagatik eta urruntze agindua urratzeagatik. Bestalde, Pare Deustuko lantalde feministak indarkeria sexista salatzeko kontzentrazio bat antolatu du biharko.
Udaltzaingoak azaldu duenez, goizeko 8.30ean 40 urteko emakume batek patruila baten atentzioa eskatu du Cantalojas zubian, eta hilaren 25ean bere bikotekide ohiak heriotza-mehatxua egin ziola kontatu die. Gizonak urruntze agindua du, eta gaur goizean ere segika aritu zaiola esan die emakumeak. Udaltzaingoak E.B.M.G., 41 urtekoa, atxilotu egin du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario