Gaur egun, Bilboko 97 herritar Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko espetxeetan preso daude. Horietatik 96k estatu hauen sakabanaketa politika ankerra sufritzen dute eta bakarra dago Euskal Herriko espetxe batean.
Sakabanaketa eta isolamendu politikak ere helburu argia dauka, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten kideak akabatzea. Bilbon ere, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, honen adibide gehiegi ditugu. Joseba Artola, Fernando de Luis eta Inma Pacho Alde Zaharreko auzokideen egoera bezala. Lehenengo biak 20 urtez eta Pacho 17 urtez kartzelan egon eta gero, eta beraien zigorra osorik betea izan arren, Espainiako audientzia nazionalak sasi lege berri bat asmatu du beste 10 urtez bahiturik mantentzeko. Joseba eta Fernando ez dira kalean egon beharko luketen Bilboko preso politiko bakarrak, beste 19 bilbotar baldintzapeko askatasunean egon beharko ziren espainiako legediaren arabera.
Egoera larri guzti hauek salatzeko Amnistiaren Aldeko Mugimendutik urte bukaera honetarako hainbat mobilizazio antolatu ditu:
Abenduak 20 larunbata Sto Tomas egunean 12,30etan Zirkularrean. Preso eta Iheslariak etxean nahi ditugu.
Abenduak 26 ostirala 19,30etan PSOEk Bilbon okupatzen duen egoitzatik abiatuta.
Abenduak 30 astelehena auzoetan mobilizazioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario