DURANGO-. Ordu batak eta hogei aldera, bi lagun hormigoizko bidoi batera kateatu dira Durangon, Ezkurdiko pasaguneko langetan, abiadura handiko trenaren aurka protesta egiteko. Ondorioz, tren eta errepide trafikoa etenda geratu da.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira kateak moztera, eta bi orduren buruan, atxilotuta eraman dituzte.
EuskoTren eta Renfe abiadura handiko trenaren proiektuan "parte-hartzaile nagusietakoak" direla esan du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak, eta hori salatzeko egin dutela gaurko ekintza.
Gainera, protesta modu baketsuan egin duten arren, Ertzaintza kateatutako bi lagunei elkartasuna adieraztera bildu direnen aurka oldartu dela salatu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario