viernes, 27 de enero de 2012

Jendartearen borondateari “entzungor egitea” leporatu dio Herri Bilguneak Udal Gobernuari





Atzoko udalbatzan euskal presoen eskubideen kontrako neurriak bertan behera uztea eskatzen zuen proposamena babesteari uko egin izana jendartearen gehiengoaren borondateari bizkarra ematea dela salatu dute gaur errepresaliatuen aldeko mugimendutik.

Bilboko Herri Bilguneak prentsaurrekoa eman du gaur goizean atzoko udalbatzan Udal Gobernuak euskal presoen aurkako kartzela politikaren desagerpena eskatzeko Bilduk aurkeztutako proposamena babesteari uko egin izana salatzeko
Bilduk egungo espetxe politika aldatzeko eta legedia betetzeko eskatzen zuen proposamena aurkeztu eta babesteko eskatu zien Udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdiei. EAJk, PSEk eta PPk, baina, testuaren aurka bozkatu zuten eta, horren ordez, EAJk aurkeztutako emendakina -PP abstenitu zen- onartu zuten.
EAJren proposamenak ″ETA behin betiko desagertzea″ eskatzen du eta elkartasuna adierazten die ″terrorismoaren biktimekin eta beren senideekin″.
Gaurko agerraldian Jone Artolak eta Julen Orbeak gogor gaitzetsi dute EAJren emendakina babestu zuten alderdien jokaera. Orbeak adierazi duenez, ″Bilboko Udaletxeak hartutako erabakia sostengatu zuten alderdiek jarrerarik inmobilistenak besarkatu zituzten atzo. Euskal jendartearen gehiengo zabal batek desiratzen duen konponbide demokratikoa integralaren kontrako jarrerak azalduz eta euskal preso politikoek pairatzen dituzten eskubide urraketa larrienak ez salatuz″.
Horregatik, Bilboko Udalari ″iraganeko errezeta zaharrak alboratu eta arduraz jokatzeko enplazamendua″ luzatu diote. Norabide horretan, ezinbestekotzat jo dute ″presoen eskubideak errespetatuak izan behar direla aldarrikatzea″ eta Bilboko Udalari ″atzo erakutsitako jarrera inmobilistak alboratu″ eta konponbide demokratiko baten aldeko urratsak ematea eskatu diote.



Bildu presenta una moción en favor de los presos vascos


No hay comentarios: