viernes, 9 de diciembre de 2011

Hilaren 17an aurkeztuko dute Bilboko Herri Bilgunea

Preso politikoen nazioarteko eguna hautatu dute Bilboko Herri Bilgunea ezagutzera emateko. Euskal preso eta errefuxiatu politikoen alde lan egin nahi duten lagunen topalekua izango da.Euskal Herriko herri guztiek bezala Bilbok ere Herri Bilgunea izango du eta abenduaren 17an emango dute haren berri. Egungo testuinguru sozial eta politikoan euskal preso, errefuxiatu eta errepresaliatu politikoen alde lan egiten duten lagunei irekitako mugimendua izango da.Oraindik aurkezpen ofizialik egin ez duen arren, Bilboko Herri Bilguneak hainbat erronkei aurre egin dizkio dagoeneko.

Horien artean urteko azken ostiralean egingo den pausuz pausu ekitaldia da aipagarriena, baita zigorra beteta edo gaixotasun larria izanda ere kartzelan jarraitzen duten preso bilbotarrak askatzeko ekimenak.Azken ostiralaUrteko azken ostiralari dagokionez, ekimen jendetsua izatea nahi dute eta horretarako, auzo ezberdinetatik aterako diren hiru zutabe antolatu dituzte.
Zutabeek Bilbo osotik preso politikoen eskubideak aldarrikatu eta Arriagan egingo den ekitaldian elkartuko dira.





URTEKO AZKEN OSTIRALA
18:00etan URTEKO AZKEN BISITARA DOAN
AUTOBUSA AGURTU SABIN ETXEA AURREAN!
18:30etan OTXARKOAGA, TXURDINAGA, BEGOÑA, SANTUTXU: PRESO GAIXOAK KALERA! ZUTABEAN
18:30etan ERREKALDE, IRALA, INDAUTXU, OLABEAGA, BILBO ZAHARRA, ABUSU,
MIRIBILLA: KONDENA BETETA DUTENAK KALERA! ZUTABEAN
18:30etan SAN INAZIO, DEUSTUA, ERRIBERA, ARANGOITI, URIBARRI, MATIKO, ALDE
ZAHARRA: SAKABANAKETARIK EZ! ZUTABEAN
19:15etan ZUTABEAK SAN ANTON ZUBIAN BATU ETA ERRE ERRE TXARANGAREKIN
ARRIAGAKO AZKEN OSTIRALERA!
19:30etan URTEKO AZKEN OSTIRALA ARRIAGAN!
20:00etan POTEOA ALDE ZAHARRETIK ERRE ERRE TXARANGAREKIN!
ZUTABEAK KOTXE, OINEZKO, TXIRRINDULARI, MOTORISTA ZEIN KORRIKALARIEZ OSATUTA JOANGO DIRA, PRESO TA IHESLARIEN ETXERATZEAREN ALDEKO BANDEROLA, MEGAFONIA, BENGALA, MUSIKAREKIN... APAINDUAK!
HELBURUA, URTEKO AZKEN OSTIRAL INDARTSU, KOLORETSU ETA ALAIA ANTOLATZEA DA, AHALIK ETA BILBOTAR GEHIEN INPLIKATUZ, ETA BIDE BATEZ URTARRILAK 7ko MOBILIZAZIOA BEROTZEN LAGUNTZEA!

AUZOETAN JADANIK PRESTAKETAN HASI GARA...
...Animatu eta parte hartu!




No hay comentarios: