domingo, 10 de abril de 2011

“Benetako aldaketa” sustatuko du Bilduk

Bildu ezkerreko eta abertzaleen koalizioak gaur arratsaldean egin du kanpaina-aurreko bere lehen ekitaldi handia: Donostian, Kursaal jauregian. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetako programaren eduki nagusien berri eman du EA, Alternatiba eta ezkertiar eta abertzale independenteen koalizioak, eta azken batean azpimarratu du “benetako aldaketa” gauzatu nahi duela Hego Euskal Herrian. Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia aurkeztu dute ere, Asier Vega.


Ekitaldiaren erdian bozetarako 50en bat hautagai oholtzara igo dira, eta aurkezleak esan du Bizkaiko hautagaia Asier Vega dela. Dena dela, Bilduk gaur ez du zehaztu haiek izango direnik herrialdeetako zerrendaburuak. Vegak hitzaldi laburra egin du; batik bat, euskaraz.


Asier Vega (Bizkaia). “Bizkaian gobernatzen jardun dutenek ez daukate alternatiba berririk. Gure apustua aldaketa sozio-politikoa lortzea da, aldaketa oinarrizkoa eta benetakoa”.


Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak, Bakartxo Ruiz independenteak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak ere hitz egin dute. Matutek adierazi du “gizarte eredua krisian” dagoela eta Bilduk bestelako eredu baten alde egingo duela. Ruizek esan du Euskal Herriko egoera politiko berrian “herritarrek apustu irmoa” egina dutela eta Madrilek ez duela hori geratuko. Urizarrek azpimarratu du “benetako demokrazia” lortzeko xedea duela Bilduk.


Eusko gudariak eta Internazionala abestuz amaitu dute ekitaldia.


Berria-tik hartutako albistea.



Madrid impide ser candidatos a 40.000 ciudadanos vascos

No hay comentarios: