Udaletxeak haurreskoletako plazak argitaratu ditu, eta Euskal Herria Bere Eskolak salatu zuen eskaintza adin horietako umeen %4ra baino ez dala iristen.
Olabeagan, hain zuzen ere, ez dago inongo plazarik; beraz auzoan ditugun aukerak hauexek dira:
-amama-aititek zaintzea
-umea zaintzeko, pertsona bat kontratatzea
-umeak ikastetxe pribatuetara bidaltzea (A ereduan kasu askotan)
Hau bai aurrerapena!
Mila esker, Azkuna jauna!
UDALETXEA
BASURTO ETA ZORROZGOITI HAURRESKOLETARAKO INSKRIPZIO EPEA ZABALIK AZAROAREN 2TIK 15ERA
Bi haurreskolek, 0 eta 1 urte bitarteko umeentzako bina gela (16 plaza) eta 1 eta 2 urte bitarteko umeentzako beste bi gela (26 plaza) ditu.
Bilbon, 2010eko urriak 28. Basurto eta Zorrozgoiti haurreskolek 2010/2011 ikasturterako inskripzio epea azaroaren 2tik 15era bitartean irekiko dute.
Bi haur eskola berri hauen irekiera –Basurtuko Ikastetxe Publikoaren aurrean kokatutakoa eta Zorrozgoitikoa –Zazpilanda-Zorrozgoiti ikastetxearen barruan dagoena- Bilboko Udalak Haurreskolak Partzuergoarekin batera, Uriko auzo eta barruti desberdinetan zerbitzua progresiboki ezartzeko eman duen urrats berri bat da.
Basurtuko eta Zorrozgoitiko haurreskolek, 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzako bina gela (16 plaza) eta 1-2 urte bitarteko umeentzako beste bi gela dituzte (26 plaza).
Zankoeta edo Zazpilanda haurreskola berrietan, zero eta bi urte bitarteko euren seme-alabak inskribatu nahi dituzten pertsonek, azaroaren 2tik 15era bitartean Basurtu eta Zorrotza Barrutiko Udaltegian informazioa eta izena emateko orriak eskuratu ditzakete.
1 comentario:
Yo el año pasado tuve que dejar a mi hija con mis aitas por falta de plazas.
Asi nos va!
Publicar un comentario