
Zer da ESAIT?
ESAIT (Euskal selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) nazionala, irekia, partehartzailea eta euskalduna da, eta bere helburu nagusia, nazioarteko txapelketetan aritzeko, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna lortzea da.
Taldea, 1995ko udazkenean sortu zen eta lehen agerpen publikoa, Donostiako Kirol Etxean, 1996.eko ekainaren 25ean egin zuen. Hitzaldia, euskal selekzioaren gaia jorratzeko antolatu zen eta bertan, euskal hedabideetako hainbat kazetari izan ziren.
Geroztik Euskal Selekzioaren aldeko iritzia sortzen eta lantzen eman dugu era guztietako ekitaldiak antolatuz (hitzaldiak, jokoan jai-Euskal Selekzioren egunak, agerpen aldarrikatzaileak, ...). Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin, alderdiekin, federazioekin, kirol alkarteekin, kirolariekin eta gai honen inguruan ari diren talde
eta plataformekin harreman lana ere burutu dugu.
EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO MANIFESTUA |
Euskal Herriko Kirolariak. Euskal Kirolariak |
Bitartekoak:
Helburu nagusia Euskal Selekzioa nazioarteko txapelketa ofizialetan ikustea bada ere, badaude beste bitarteko batzuk hori lortzeko lagungarriak direnak eta era berean euskal nazioaren identitate propioa aldarrikatzeko oso baliagarriak direnak, esatebaterako:




No hay comentarios:
Publicar un comentario