Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak “Odolik gabeko Aste Nagusi baten alde” lelopean hiru manifestazio deitu du Aste Nagusirako. Mobilizazioak igandea 22an, ostirala 27an eta larunbata 28an izango dira. Lehenengo biak arratsaldeko 5etan abiatuko dira Concha jeneral kaletik. Hirugarrena 18:00etan. Udalak zezenketetan milioi bat euro xahutuko duela salatuko dute ere.
Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak era aktibo batean parte hartuko du aurtengo Aste Nagusian. Konpartsen jaitsieran Pa-Ya Otxarkoagako konpartsarekin bat egingo du eta bertan zezenei ezartzen zaien tortura salatuko du.
Arratsaldero mahai informatiboa jarriko dute Areatzan asteazkena izan ezik, Bilboko Konpartsak egingo duen plantoarekin bat eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario