lunes, 19 de abril de 2010

Egia nahi dugu!


Anza kasuan egia eskatzeko manifestazio jendetsua bezain bizia egin dute, iragan larunbatean, Donibane Lohizunen. Anza kolektikoak eginiko deialdia zinez arrakastatsua izan da. Alderdi ezberdinetako ordezkariak, sindikalistak eta Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik arribaturiko milaka herritarrek euskal militantearen desagerpenean eta heriotzan erantzukizunak galdegin dituzte. Amaiera ekitaldian jendeak txalo artean hartu ditu oholtzatik Anaiz Funosas eta Gabi Mouescak azken atxilotuei eta Pariseko Garaipen Arkora igo ziren gazteei egin dieten omenaldia.














No hay comentarios: