domingo, 28 de febrero de 2010

Olabeaga wikipedian


Olabeaga Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, hiriaren ipar mendebaldean. Olabeagak 1.093 biztanle dauzka eta 0,25 kilometro karratuko azalera. Auzoaren iharduera ekonomiko nagusia betidanik egon da Bilboko itsasadarrari lotua ondoan dagoen Zorrotzaurren bezalaxe. Horrela, XIX. mendetik aurrera untzigintza eta portuari loturiko iharduera ekonomikoak nagusi izan ziren. Horien artean, jarduera askok bakailaoaren arrantzarekin zerikusia zutenez, auzoak Norbegia ezizena hartu du.

Gaur egun, Olabeagako auzoa, Bilbok hazteko duen aukera bakanetakoa da. Horregaitik, udalak proiektu bat aurkeztu zuen 2005ean Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiarraren eskutik, auzoa berreskuratu, eta etxebizitza berriak eraikitzeko. Proiektuaren arabera, 1.500 etxebizitza berri eraikiko dira, eta hasieran auzoko etxebizitza zaharren zati handi bat botatzea aurrikusten bazen ere, azkenik, auzoko etxebizitza guztiak mantenduko dira, Zorrotzaurren gertatu bezala.

Etxebizitzez gain, Bilborako lurpeko autobide berria eraikiko da "Olabeagako Erlaitza" deritzona. Honen bitartez Sabino Aranako bidezubia eraitsi ahal izango da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko kanpus berria eta San Mameseko futbol zelai berria eraikiko dira auzoan. Proiektu guzti horiek Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren pabilioiek hartzen dituzten lurretan egingo da.

Carta a Asier Abaunza (olabeaga bizirik)


No hay comentarios: