Pasa den ostiralean Bilboko bi gazte Asturiasera bidean ziren, lagun batzuekin nekazal etxe batean asteburu bat pasatu asmoz. 19:30ak inguruan, Asturiasen sartu bezain laster Guardia Zibilaren ohiko kontrol batean gelditu zituzten. Kontrola drogen bilaketarako zen teorian.
Hasieran dena normal joan zen, ez zuten ezer aurkitu baina gazteen nortasun agiriak kontrastatu ondoren egoera guztiz aldatu zen. Ordurarte han egon ez zen Guardia Zibil bat etorri eta kotxera sartzera behartu zituzten ateak irekita. Galderak egiten hasi zitzaizkien, baita kolpeak ematen ere. Gidariari belarrondokoak ematen zizkion. Pistola ateratzeko keinuak egiten zituen. Hartu pistola eta hil nazazu, putasemea, potrorik baduzu, orain ikusiko duzu zer den torturatzaile bat, goazen kuartelera eta ikusiko duzu eta antzekoekin mehatxatu zituzten. Heriotzaz mehatxatu zituzten behin eta berriz.
Kolpeak etengabea izan ziren tarte horretan, hala nola belarrondokoak, muturrekoak eta ostikadak. Kotxea ere ostikoz jo eta mailatua utzi zuten. Eraso honetan bi Guardia Zibilek hartu zuten parte, besteak isilik mantendu zirelarik. Guztira Guardia Zibilaren bi patrol eta bi auto zeuden kontrolean.
Gure ondoan zegoen auto bateko gazteak gertatu zena grabatzen saiatu ziren eta Guardia Zibilek mehatxatu egin zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario