viernes, 30 de octubre de 2009

Zestoan izango dira Euskal Herriko gazte mugimenduaren topaketak azaroaren 27, 28 eta 29an


Iazko ikasturtearen hasieran gazte mugimendua osatzen dugun hainbat eragilek zein asanbladak, gazte mugimendua indartzeko elkarlan ariketa bati hasiera eman genion. Denon artean adosturiko irakurketa oinarri hartuta, eremu anitzetako gazteok biltzeari ekin genion. Gure arteko elkarlana sustatu eta gazte mugimenduari bultzada emateko aurtengo Azaroan Euskal Herriko gazte mugimenduaren topaketak burutuko ditugu.

Azken hilabete hauetan, arloz arlo zein herriz herri, Gazte mugimenduaren errealitateaz eztabaidatu, solastu eta luze hitz egin dugu. Mugimenduak duen egoeraz jabetzeko ariketa izan da hau, oraindik ere etenik ez duena (hainbat herritan burutzen ari baikara). Gazte Mugimendua Euskal Herrian, sendo bezain zabal eta anitza izan da beti; hainbat eztabaiden sortzaile, beste horren beste borroken zirikatzaile. Beti ere bestelako Euskal Herri baten aldeko lana burutu duena. Egonkortutako sistemari aurre eginez bestelako eredu bat eraiki daitekela ziurtatu dugu urratsez urrats.

Aitzina pausoak ukaezinak izan badira ere, denon artean gero eta basatiagoa den sistema honi hortzak tinko erakusteko garaia heldu da. Beraz, gazte mugimenduan batera ekiteko bideari hasiera eman diogu eta hau da abiapuntuan kokatzen dugun irakurketa

No hay comentarios: