martes, 13 de octubre de 2009

Milaka pertsona kalean urriaren 12an


Atzo mobilizazioak izan ziren Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan urriaren 12ak suposatzen duena salatzeko. Faxismoa, inposaketa, atzo eta gaurko erasoak, mehatxuak eta Amerikaren genozidioa ez ditugula ospatuko adierazi zuten milaka herritarrek.

Manifestaldi jendetsuenetarikoa Iruñekoa izan zen. Bertan "atzo eta gaurko faxismoa" gelditzeko eskatu zuten. Amaieran Gerra Zibilean "Espainiaren alde eroritako"en monumentuaren aurrean azken hilabeteotan Nafarroan eta Euskal Herriaren luze zabalean izan diren erasoak gogora ekarri zituzten. Bukatzeko Arbizuko alkateordeak egoera salatu zuen.

No hay comentarios: