jueves, 17 de septiembre de 2009

Jon Anza non dagoen galdetuko diote PSOEri ostiralean


Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazio batera deitu du hurrengo ostiralerako, irailak 18, PSOEren egoitza aurrean (Errekalde Zumarkalean) arratsaldeko 19:30etan. Jon Anza militante independentistaren desagerpenetik 5 hilabete betetzen diren egunean bertan.

Amnistiaren aldeko mugimenduaren testua:

Jon Anza Apirilaren 18tik geroztik desagertua dago. Euskal iheslari politikoa, preso ohia eta militantearen desagerketa luzatzen ari da hilabetez hilabetez. Hasieran egindako adierazpen eta agerraldietan hipotesi guztiak zabalik uzten baziren ere, iritzi publikoari jakinarazi zaizkion informazioek Jonen desagerketa ez dela zoriaren ondorioa izan esaten dute.

PSOE eta UMP alderdiek eskuz esku errepresioaren eta bortizkeriaren bidea hautatu dute Euskal Herrian duten arazoari aurre egiteko. PSOE eta UMP alderdiek errepresioaren frente guztiak ireki dituzte Euskal Herriko sektore independentistari egurra emateko. Errepresioak hamaika aurpegi ditu, eta hauetako bat da gerra zikinarena. Egun Euskal Herrian bizitzen ari garena XXI. Mendeko gerra zikina da, eta gerra zikin honen azken ondorio larria izan da Jon Anza euskal herritarraren desagerpena.

Horregaitik NON DA JON? edo ZER EGIN DUZUE JONEKIN? galdetzea derrigorra egiten da eta Bilboko hiritarrak beraiekin batera konzentrazio horretan parte hartzera gonbidatui nahi ditu Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

MANIFESTAZIO NAZIONALA

IRAILAREN 19AN , ARRATZALDEKO 5TETAN DONIBANE LOHITZUNEKO LUIS 14 PLAZAN

No hay comentarios: