viernes, 14 de agosto de 2009

"Txupinera aurrera!" oihukatuz amaitu dute konpartsakideek elkarretaratzea




Sonia Polo Bilboko Aste Nagusiko txupinerari elkartasuna eta babesa adierazteko Bilboko Konpartsek prentsaurrekoa eta kontzentrazioa egin dute 12.00etan Arriaga aurrean. 300 bat lagun bildu dira bertan.
Gaurko elkarretaratzean Bilboko Konpartsek txupinerari beren babes osoa eskaini diote eta esan dute ziur daudela "Bilboko hiriaren, bizkaitar guztien eta Aste Nagusira joaten diren pertsona ororen" babesa ere baduela. Horrekin batera, Bilboko Udalean Poloren argazkia eta 9mmko kalibreko parabellum bala bat zeraman gutun bat jaso zutela salatu dute.
Gaur arte gertakizun "larri" horrekin lotutako adierazpenik egin ez dutela esan dute, Bilboko Konpartsak jaiekin lotutako erakunde bat delako eta ez ditutelako azken egunetako festen aurkezpenak oztopatu nahiz izan, baina Polok jasotako mehatxu larriaren aurrean beren agendan tarte bat egin behar izan dutela gertakaria salatzeko.
Txupinera ekitaldi guztietan egon dela esan dute eta horrekin adierazten duela argi duela zein den bere papera, azken 31 urtetan txupinera guztiek egin duten moduan.


No hay comentarios: