10.40 aldera Martin Ugalde Kultur Parkera hainbat guardia zibil joan dira gaztesarearen aurkako operazioan eta bi pertsona atzeman dituzte.
Lehenengo atxiloketa Artziniegan izan da, Gasteiztik 55 kilometrora. Bertan A.M.G.B. atxilotu dute, web orriaren arduraduna, Efe agentzia espainolak jakinarazi duenez.
Bigarren atxilotua Iker Acero surflari algortarra izan da. Barrikan bizi da gaur egun eta goizaldean bertako bere etxean atxilotu dute, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez. Guardia Zibilak bere etxera joan dira, eta atxiloturik eraman dute. Horren ostean, gaztesarearen egoitzara eraman dute.
Paper bat erakutsi diete bere etxekoei, eta ETAkoa izateagatik edo ETAri laguntzeagatik atxilotze agindua zutela esaten da bertan, aipatutako iturriak esan duenez.
Bi atxilotuen etxeak miatu ditu Guardia Zibilak eta baita Martin Ugalde Kultura Parkean dagoen gaztesarearen egoitza ere.
HOY A LAS 20:00 MANIFESTACION DESDE LA PLAZA TELLETXE.(algorta)
No hay comentarios:
Publicar un comentario