jueves, 4 de junio de 2009

Boza emateko EHNA erabiltzeko deia egin dute


Igandeko hauteskundeetan ere EHNA erabiliz boza emateko deia luzatu du Bai Euskal Herriari ekimenak, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan.

Euskal Herria aintzat hartzen duten alderdiek mugaz alde batean zein bestean aukera ezberdinak egin dituztela aipatu eta aztertu ondoren, herritarrei boza emateko moduan behintzat «bat egiteko deia luzatzen diegu -argudiatu du Bai Euskal Herriarik-, ez hautu politikoari dagokionean, gure nortasuna eta identitatea agertzerakoan baizik». «Europar Batasunaren aurrean nazio burujabe izateko eskubidea, borondatea eta asmoa duen herri gisa agertzeak duen garrantzia ukaezina da», nabarmendu du herri ekimen honek.

No hay comentarios: