sábado, 23 de mayo de 2009
Rubalcabari dimititzeko eskatu dio II-HEk, «zentzu gabe aritu delako»
II-HEk Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroaren dimisioa eskatu du. Beraiekin izan duen jarrera onartezina dela salatu du. Hautagaitza debekatzeko asmoz zentzugabeki aritu da, haren arabera. «Instituzio bateko ordezkari izanda izan beharko lukeen neutraltasuna» urratu duela nabarmendu du, eta «joera faxistak eta muturreko espainolismoa» erakutsi duela. Manos Limpias, Fernando Savater eta Rosa Diezek «defenditzen dituzten ideiekin» bat egin duela uste du. «Rubalcabak era onartezinean hertsatu ditu bere alderdia, komunikabideak eta Auzitegi Gorena gure legez kanpo uztea lortzeko. Zentzugabekeria horren ondotik, dimititzea baizik ez zaio gelditzen, ministro gisa duintasun pixka bat gelditzen bazaio behintzat».
Ezker abertzalearen balizko babesa dela eta, Ocampok adierazi du ez lukeela arazorik ikusiko horrela gertatuko balitz. «Oso pozik hartuko genuke ohituraz ezker abertzaleari botoa ematen diotenek pentsatzea hautagaitza honek bere konfiantza merezi duela».
sentecia del tribunal constitucional
entrevista a Doris Benegas en Info7 irratia
pagina web de Iniciativa Internacionalista
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario