Milaka lagun bildu dira krisi ekonomikoa dela-eta, erosteko ahalmena eta kontsumoa sustatzeko neurri eraginkorrak eskatu dituzten Baionako manifestazioan. Sindikatu denek deitu dute gaurko greba orokorra.
Sindikatu denek deituta, greba egiten ari dira Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantsesean, Nicolas Sarkozyren erreformen aurka egiteko eta krisi ekonomikoaren eragina salatzeko, hain zuzen ere. Erosteko ahalmena eta kontsumoa sustatzeko neurri eraginkorrak eskatu dituzte berriro, urtarrilaren 29an egin zuten bezalaxe.Baionan eguerditik milaka lagun manifestazioa egiten ari dira, eta arlo publikoko eta pribatuko eragileak eta langileak daude, besteak beste. Urtarrilaren 29an egin zen baino arrakastatsuagoa izango dela iragarri dute. Estatu frantsesean ere ekimen ugari ari dira egiten, eta nabari da greba deialdia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario