jueves, 5 de febrero de 2009

GAZTE BAT ATXILOTU DUTE ORDIZIAN

Gaur 10:50 inguruan Ordiziako (Gipuzkoa) gazte bat atxilotuta eraman du Ertzaintzak. Ez dute atxilotuaren izenik esan eta, oraingoz, ezta zer leporatzen dioten ere.

Ordiziako Altamira auzoko bere etxean atzeman dute ertzainek eta, bizilagunek adierazi dutenez, "tratu bortitza" eman diote, "ostikoka eta kolpea lurrean arrastaka eramanez".

No hay comentarios: