Gaur goizeko 6:00etan atxilotu dute bere etxean. 1992an ere atxilotua eta espetxeratua izan zen Pello. Elkarretaratzea burutuko da 19:00etan Bidarten bertan
Gaur goizeko 6:00etan frantziar polizia Pello Faganen etxera joan da Bidartera. Pello atxilotu eta bere etxea miatu dute. Pello 1992an ere atxilotua izan zen Bidarten hasi zen polizia operazioan eta urte batzuk espetxean eman zituen.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Frantziar gobernuak euskal herritarren aurkako jazarpen eta errepresioan urratsak ematen diardu eguna joan eta eguna etorri. Herritar ugari polizia etxeetara deituak izaten ari dira beraien jarduera politikoagatik deklaratu dezaten. Honez gain, iheslari politikoen aurkako atxiloketak, euroaginduak eta euskal preso politikoen espultsioak egunero ikus ditzakegu. Frantziar gobernua jakitun da gatazka politiko bat duela Euskal Herrian eta berau konpontzeko bide demokratikoak jorratu ordez polizia, espetxe eta errepresio mota ezberdinen alde egiten ari da.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu gaur arratsaldeko 19:00etan Bidarten burutuko den elkarretaratzean parte hartzera. Ohiko lekuan burutuko da elkarretaratzea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario