Azken egunotan asko ugaritu dira armaz leporaino jositako poliziek ezarritako kontrolak.
Polizia indar ezberdinen presentzia areagotu da Bizkaian eta Gipuzkoan:- Arrasateko ordainlekuan guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Elgoibarko ordainlekuan ertzaintzaren eta guardia zibilen kontrolak izan dira.
- Durangoko ordainlekuan ertzaintzaren eta guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Durangon suhiltzaileen aurrean ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Zumaiako ordainlekuan guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Zarauzko ordainlekuan ertzaintzaren eta guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Andoainen barruan eta kanpoan ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Enekurin (Bilbo) ertzaintzaren eta polizia nazionalaren kontrolak izan dira.
- Azpeitian guardia zibilaren presentzia nabarmena, herri barnean armak eskuan dituztela paseatzen ibili dira eta herri barruan kontrolak jarri dituzte.
- Mungiako irteerako errotondan ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Mungian guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Sarrikoko errotondan (Bilbo) ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Txurdinagako irteeran (Bilbo) ertzaintzaren kontrolak izan dira.
Deustun (Bilbo) ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Ertzaintzaren eta guardia zibilaren kontrol ugari Lea Artibaiko eskualdean.
- Ertzaintzaren eta guardia zibilaren kontrol ugari Lea Artibaiko eskualdean.
- Donostian Ibaetako kanpusean ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Martutenen (Donostia) guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Mirakruz gainean (Donostian) guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Munitibar eta Aulesti artean guardia zibilaren eta ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Autzaganen (Zornotzan) ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Andoain eta Urnieta artea guardia zibilaren eta ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Autzaganen (Zornotzan) ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Andoain eta Urnieta artea guardia zibilaren eta ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Bilabona sarreran guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Andoain eta Urnieta artea guardia zibilaren eta ertzaintzaren kontrolak izan dira.
- Bilabona sarreran guardia zibilaren kontrolak izan dira.
- Bilabona sarreran guardia zibilaren kontrolak izan dira.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Bai ertzaintzak, bai guardia zibilak, bai espainiar polizia nazionalak asko ugaritu dituzte beraiek "antiterrorista" deituriko errepideetako kontrolak. Berauetan, burua estalirik, metrailetak eskuan eta armaz leporaino josita dauden poliziek herritarrak gelditu, nahi duten denborarako erretenitu, identifikatu eta galdekatu egiten dituzte."Antiterrorista" deituriko jarduera hauek berauek dira gure ustez herritarren artea beldurra eta terrorea zabaltzen dutenak, areago gorputz errepresibo hauek erabiltzen duten bortizkeria poliziala aski ezaguna delako, eta milaka direlako bizkarrean daramatzaten tortura salaketak.
Espainiar errepresio estrategian bete betean parte hartzen duten milaka poliziek lan egiten dute Euskal Herrian, errepresioaren bidez herro honetako sektore bat isiltzeko, ezabatzeko. Salagarria deritzogu ertzaintzak guardia zibilarekin eta espainiar poliziarekin burutzen duen elkarlana, argi baitago errepide kontrol basati hauek guztiak elkarrekin koordinatzen dituztela, euskal herritarrak basatiki torturatuak diren polizia operazioak elkarrekin koordinatzen dituzten modu berean.
Herri honetara bakea eta konponbidea ez da polizia gehiagorekin, errepresio gehiagorekin etorriko, demokrazia gehiagorekin baizik. Eta Euskal Herriak bizi duen polizia okupazioak ezin esan konponbidera hurbiltzen gaituenik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario