PSOEren aginduetara dagoen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon instrukzio epaileak hauteskundeetara parte hartu nahi izateagatik independentisten aurka irekitako sumario berriaren barruan, inputatu gisa deklaratuko dute ostiralean D3M eta Askatasuna alderdiko 13 kidek. Bere lana eta ideia politikoengatik inputatuen artean Jose Antonio Munduate eta Xabier Isasa santutxuarrak aurkitzen dira. Orain dela bost urte Batasuna ilegalizatu ostean, Garzon epaileak otsailean bertan behera utzi zuen beste bi alderdien jarduna, hiru urterako.
Legala den Askatasuna alderdiko lehendakaria da Jose Antonio Munduate eta idazkaria Xabier Isasa. Inputatu gisa deklaratuko dute ostiralean 10etatik aurrera. Santutxun manifestaldia deitu dute iluntzeko 20:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario