martes, 13 de enero de 2009

Polizia frantsesak Lorea Zezeaga eta Alejo Moreno atxilotu ditu


Polizia frantsesak Lorea Zezeaga arrasatearra atxilotu du gaur goizean Baionan, bere lantokian, eta Alejo Moreno gasteiztarra Azkainen.
Lorea Zezeaga bere lantokian atzeman du Polizia frantsesak gaur goizean, Baionako Oihana ikastolan.

Azken urteotan Lapurdiko hiriburuan egiten zuen lan arrasatearrak eta bizimodu normala zeraman. Bere sorterritik Mexikora ihes egin behar izan zuen, eta urte batzuen buruan Euskal Herrira itzuli zen, Baionara. Ordutik han bizi zen.

Zezeagak Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren bozeramaile gisa jardun zuen denbora batean eta amnistiaren aldeko mugimenduan ere aritu zen.

Alejo Moreno, Azkainen

Alejo Moreno gasteiztarra, berriz, Azkainen atzeman dute. Goizean ogia erostera joan denean kalez jantzitako bi pertsona hurbildu zaizkio eta atxilotuta eraman dute.

Moreno "Jarrai-Haika-Segi" auzian auzipetuta dago eta azken urteotan Lapurdin bizi zen.

Elkarretaratzeak

Atxiloketak salatzeko, gaur arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Azkaineko plazan, 19.00etan.

Baionan ere beste elkarretaratze bat deitu dute, 18.30ean, Herriko Etxearen aurrean.

No hay comentarios: